XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PRUDENTZI DEUNA

EUSKALDUNA

Prudentzi Deuna... arabarren deuna... Arabarren Zaindaria...

Armentia erri politean jayo zan... oso aspaldian... seigarren edo zazpigarren mendean... iñork eztaki zein egunean...

Aren berriak mendez-mende ta aoz-ao eldu dira gaur arte arabarren artean. Eta orrela dakigu nor izan zan eta zer egin zuen.

Baña berri oiek ez dute esaten oso aipagarria dan gauza bat: Prudentzi Deuna arabarra izan zan, baña EUSKALDUNA ere.

Bera bizi izan zan aldi artan, euskera Araba guzian mintzatzen zan eta Errioja'n ere. Gaur gurean itzegiten dan erdera, orduan jayo gabe zegoen; eta arabar guziak euskaldunak ziran.

Prudentzi Deuna piztu ta ona etorri ezkero, ezin arabar geyenentzat ari ulertu, ez eta arek gaurko arabarrei.

Baña guretzat ori oso erreza, euskaldunak geralako.

Prudentzi Deun'ak Yainkoa maite-izan zuen txikitatik. Gazte izan zanean, Saturio Deun'aren berria entzun zuen, eta deun au oso on eta aundia zalako, bera ikustera joan zan.

Saturio Deuna ikusi zuen, asko ibili ondoren, bere lezearen ondoan otoi-egiten ibai baten urbil; toki artara eltzeko, ibaia igaro bear zan, eta zubirik ez ori egiteko; orduan Prudentzi Deuna urtara sartu zan eta ur gañetik ibiltzen, laister Saturio Deun'arekin egon zan.

Saturio Deun'ak, arrituta, auxe esan zuen: Nola gizon bat ur gañean ibili?; au alatza da, ta ori egin duena deun aundia ere izan bear.

Luzaroan bizi ziran bi deunak alkarrekin, arabarra asko ikasten. Baña gero Prudentzi Deuna apaiz egitera joan zan. Aldi gutxi barru, bear zana ikasi ondoren, apaiz egin zuten, eta guztiz jakintsua zalako, Gotzaña ere.

Gotzaña bezela lan aundiak egin zituen, onak oro. Baña bereziena ta onena auxe izan zan: Yainkoa'k doai eder bat eman zion, pakea egiteko doaya, ta alkarrekin asarretuta zegozenak adiskide biurtzeko.

Doai ori erabiltzeko, burua ta biotza jarri zituen Prudentzi Deun'ak osoki; doai orren omena bazter guzietara zabaldu zan, eta toki guzietatik beraren bila zetozen amaika lagun, beren artean zegoen ezin-ikusia, gure deunaren bidez eztitzeko.

Batzuetan asarretuak zegozenak Gotzaña ikustera zetozen; baña beste batzuetan Gotzaña zijoan asarretuak zegozan errira edo tokira.

Bein ortarako, Tarazona erri aundira joan zan, andik deituta.

Lagunak ugari zegozen beraren zai, ta ango eliza nagusian sartu zanean, bertako yoaleak, iñork ikutu gabe, berez, alaiki jo-egin zuten.

Alatz aundi ura ikusita, arrituta zegoen guziak, eta gure gotzaña gero ta geyago maite-izan zuten.

Il zanean, eta berak len orrela eskatu zuelako, mando baten gañean jarri zuten bere gorpua; mandoa, iñork ere eraman gabe, ibiltzen asi zan eta ibili ta ibili, leku berezi batean gelditu zan. Eta deunaren naia betetzeko, an bertan eortzi (lurperatu) zuten eta gañean eliza bat egin zuten Errioja'n.

Arabarrok ongi jakin bear dugu Prudentzi Deun'aren bizia nolakoa izan zan, bera gero ta geyago maite-izateko.

Bai, Prudentzi Deuna arabarra izan zan eta euskalduna, beti siñismen aundikoa. Apaiza izan zan eta geroago gotzaña ere.